Eguraldiak eraginda, Espainiako Txapelketa erdizka geratu zen

Atzera
 
Zapatuan eta domekan Madrilen jokatu behar zen Espainiako Eskalada Txapelketa erdibidean geratu zen, eguraldi txarragatik. Nesketan, Lara Larrañagak laugarren postua lortu zuen. Nesken sailkapena egin eta gero, finalerako txartela lortu zuen Larrañagak. «Baina finala jokatzen hasi zenean, euria hasi zuen, eta horrek asko eragin zion ondarrutarrari». Gertaerak gertaera laugarren postua lortu zuen.Urduri ibili zen gure neska besoak lehertu arte gora eginez. Horretaz gain, lehen txapelketako beldurrak eta mamuak gainditu ditzakeela ikusi du eta gogotsu geratu zen hurrengo txapelketarako.

Mutiletan sailkapenak ez ziren bukatu azken partehartzaileak irten haurretik euri zaparrada hasi zen eta txapelketa bertan behera gelditu zen. Jon Ferrero ongi hasi zen eskalatzen baina nekea gehitu zitzaion eta pausu luze batean hanka ez zuen ikusi, horren ondorioz erori egin zen eta ez zuen finalerako sailkatzerik lortuko. Ruben Osak lortuko zuen finalerako txartela. Ongi eskalatu zuen eta Jon erori zen pausu luzea erraz gainditu zuen bere garaierari ezker, hala ta guztiz ere metro batzuk gorago sabaiaren erdian bera egin zuen.

Lotsagarria horrelako txapelketa batean dena bertan behera uztea egiturari toldo bat ez jartzeagatik. Orain, urrian jokatuko den txapelketari gehituko zaio proba hori.

Betalde, Bizkaiko eskola kiroleko txapelketara joan zirenak ez zuten txapelketa burutzerik izan. Bi eguneko irteera zuten Nafarroara eta hauek ere eguraldiak baldintzatuta rokopoliseko rokodromoan aritu ziren eskalatzen bi egun horietan. Ekainean izango da eskola kiroleko azken froga.

 

    

(c) Aurrera Mendi Taldea