Lara Larraņagak zortzigarren egin du Espainiako 2. frogan

Atzera
 



Ekainak 6-7

Jon Ferrerok, ostera, ez du finalerako txartelik lortu; hamahirugarren postua lortu du.

Lara Larraņaga eta Jon Ferrero eskalatzaileek zortzigarren eta hamahirugarren postuak lortu dituzte asteburuan Valentzian jokatu den Espainiako kopako 2. frogan. Ondarrutar biak Euskal selekzioarekin parte hartu dute lehiaketan.

Finalerako txartela lortu zutenen artean geratu zen Larraņaga. Sailkapen froga izateko ibilbide zailari aurre egin behar izan zion Larak,. Madrileko frogan ez bezala, lasaiago eskalatu zuen, ondorioz duen onena emateko aukera izan zuen eta hala egin ere finalerako txartela lortuz. Finalean ibilbideari tankera hartu zion eta zazpigarren geratu zen beste aurkari batekin berdindurik. Ferrerok, ostera, ez zuen sailkatzerik lortu. Kontuan izan behar da 18 azpiko Ferreroren mailan jendetsuena izaten dela, baita oso eskalatzaile jakinak eta prestatuak ere lehiatzen dutela nahiz eta oraindik gazteak diren. Beraz, oso zaila da finalean sartzea eta podiumeko postu bat lortzea. Maila onetan kataluniarrak eta andaluziarrak gogor aritzen dira.

Hurrengo lehiaketa ofiziala Durangon izango da. Dur&go Climbing Master eskalada jaialdiaren barruan ospatuko den Euskal Herriko Zailtasun txapelketan. Irailak 11. Mendi taldeak txapelketara 7 edo 8 eskalatzaile eramateko asmok ditu. Horretarako udaran gogor entrenatu behar izango dute gure eskalatzaile gazteak.
 


 

(c) Aurrera Mendi Taldea