Pont d'Espagne - Arratille - Col des Mulets
Gavarnie - Pic Lary

Atzera

 

Ibilbidea: 1.eguna

Noiz

  Uztailak 2,3,4
 
 
 
 
 


Ibilbidea: 2. eguna
 

Uztailak 3

Pont dŽEspagnen (1460 m) emango diogu hasiera ibilaldiari. 1495 metrotan, berehala chalet de Clot aurkituko dugu. Esan beharra dago hasierako bide hau Marcadau haranetik gora doala. Pixka bat aurrerago Wallon aterpera doan bidea gure eskuinetan utziko dugu (1810 m). Gorantza laster batean Lac de Arratillera iritsiko gara (2247 m). Hemendik gure aurrean dugun Col dŽArratille aldera joko dugu (2530 m). Gure ezkerretara dugu Pic Alphonse Meillon (2930m), eskuinera berriz Gran Pic dŽArratille (2900m). Guk aldapa jaitsi ondoren berriro gorantz egingo dugu Col des Mulets aldera (2590m). Gurre eskuinean dugu Vignemale eta parez behean Oulets de Gaube aterpea (2150m), bertara zuzenduko ditugularik gure urratsak. Orain Gaube bailaran sartu gara, gure atzean uzten ditugu Vignemale eta bere glaziarrak beherantz Lac de Gaube aldera joanez (1730m). Lakua ezker aldetik inguratu ondoren laster batean gaude Pont dŽEspagneko aparkalekuan.

 

Uztailak 4

Gaur, Gavarnie herritik bere eski estaziora doan bide ondotik emango diogu hasiera ibilaldiari. Gavarnie herritik, bideak Ossau aldera egiten du, baina une batean Granges de Holle C.A.F- eko aterpetxea pasa ondoren, bideak, haran hau atzean utzi ondoren gorantz egiten du eta halako bihurgune batean, bertan, G.R. 10 eko markak ikusi ahal izango ditugu, hauek utzi eta, hemen hasiko gara igotzen (1550 m inguru). Hasieratik gorantz ezkerretara eta estaziora doan bidearen paraleloan gorantz egingo dugu. Gure aurrean dugu Laryko lepoa. Hemen gure eskuinean, nabarmen ikusiko dugun mendi puntara joko dugu. Pic de LARY (2355 m). Igo garen bidetik jaitsi eta utzi dugun norabideari jarraituz gure parean pic de Ligades (2457 m) dugu, honen maldatik eskuinera hartu eta gorantz egiten berehala gaude MONTAGNETTE (2401 m) gure ezkerrean Sausse-dessus harana dugu eta eskuinean eta parean Ossaura doan erreka eta harana. Hemendik eguraldiak uzten badigu Taillonen Ipar aldea, Marboreko mendiak, Pimene, Astazouak, Couloir de Swan eta abar ikusteko aukera izango dugu, hala nola gure parean Tapou eta Vignemale. Hemendik esandako Ossau aldera jaisten hasiko gara eta G.R. 10 eko markakin gure eskuinera eginez hasierako gunera eramango gaituzte.

 

(c) Aurrera Mendi Taldea