Etxauri  (Eskalada irteera)

Atzera

 

Azaroaren 12an Etxauriko eskalada eskolara joan ginen eskalatzera, aurtengo urtean gune natural batera antolatu dugun azken irteera. Zortzi lagun joan ginen guztira.

Data hauetan ohikoena den moduan eguna hotz hasi zen, baina eguzkia animatu egin zitzaigun eta eskalada eskola eder hau hegoalderantz begira dagoenez, gozagarria izan zen eskalatzea.

Igotako bideak 4., 5. eta 6. mailakoak izan ziren. Ia ilundu arte egon ginen hormetan gora eta behera.

 

 

(c) Aurrera Mendi Taldea